Zer da?

Harrera, Orientazio eta Informazio zerbitzua jatorri desberdinetako pertsonei eskaintzen da. Herrira iristen direnei inklusio soziala errazteko, bitartekari lanak egiten dira bertan. Hurbiltzen diren pertsona guztiei, kezkak, zalantzak argitzen zaizkie, egoerak eskatzen duenaren arabera, zerbitzu desberdinetara bideratuz eta beharrezkoa zaien orientazio eta informazioa eskainiz. Eta bestetik, Harrera zerbitzu hau, euskarara hurbiltzeko bidea da ere, eta etortzen diren guztiei Auzoko egitasmoa aurkezten zaie, horretarako zubi bilakatuz.