SOS Arrazakeria
ZERBITZUAK:
– Aholku sarea
– Arreta juridikoa
– Bizilagunak: Bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzea ahalbidetzean datzan ekimena da. Aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat faboratuko dituzten esperientzia, zapore eta bizipenak elkarbanatzea du xede.
– Neikea: Laguntza juridikoa eta psikosoziala, gorroto-delituen biktimei kalte juridiko eta emozionalak lehengoratzeko.
– Urretxindorra mentoretza: Gizarte-bazterkeriako arriskuan dagoen beste pertsona bati banakako laguntza emateko borondatez eskaintzen diren pertsonen arteko harremana sustatzen duen gizarte-tresna da, non mentoreek (Unibertsitateko edo Goi Mailako ikasleak) mentoradunei (10-14 urteko haur etorkinak) laguntzen dieten.
KONTAKTUA:
Telefonoa: 943 24 56 27
Email: debagoiena@sosracismo.eu
ORDUTEGIA:
Asteazken eta ostegunetan: 9:00-14:00
[*Aurrez hitzordua eskatu behar da]
HELBIDEA:
Arrasate Pasealekua, 3
20500 Arrasate, Gipuzkoa