Arrasateko erakundeak

Ekin Emakumeak
Ekin Emakumeak taldea 1985. urtean sortu zen Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) elkartearen baitan emakumeontzako gune euskaldunak sortzeko helburu nagusiarekin.
Informazio gehiago

SOS Arrazakeria
Diskriminazio eta bereizketa ororen aurka borrokatzea du helburu, dela jatorriagatik, dela arrazoi kulturalengatik, edo larruazalaren koloretik eratorrita, modu indibidualean, kolektiboan edo instituzionalean.
Informazio gehiago

Emakume Txokoa
Emakume Txokoa da Berdintasun arloaren zerbitzu bat Arrasateko Udalean. Ateak zabaldu zituen 2003an, erantzuteko mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bati, emakumeentzako espazio propio baten beharrari, alegia.
Informazio gehiago

Herri Eskola
Eskola inklusiboa da, banan banakako irakaskuntzan oinarritzen dena. Haurraren ingurune soziokulturala kontutan hartuz bere aurrezagutzak, nahiak, ahalmenak eta interesak ardatz hartzen ditu.
Informazio gehiago

Biztanleentzako Arreta Zerbitzua (BAZ)
Biztanleen Arreta Zerbitzua da udal zerbitzu bat udal osorako leihatila bakar legez diharduena, eta herritarrei zuzendutako hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.
Informazio gehiago

Biblioteka
Herriko liburutegia da, hainbat zerbitzu eskaintzen dituena, modu zuzen eta pertsonalizatuan, irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.
Informazio gehiago

Arizmendi Ikastola
Leintz Bailarako bost ikastolen bateratzearekin sortu zen, 2003an. Bere eskaintza 0 urtetik 21 urtera artekoa da. Hamabi gune ditu hiru herritan banatuta: Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Arrasaten.
Informazio gehiago

Kirol Zerbitzua
Eskola eta amateur kirolgintza bideratu eta bultzatzea du helburu. Horretarako, kirol modalitate bakoitza praktikatu ahal izateko herritar guztiei benetako aukera eskainiz.
Informazio gehiago

Fundación Goyeneche - Garagune
Interes sozial, pribatu eta irabazi-asmorik gabeko erakundea gara, adimen-desgaitasuna duten helduei eguneko arreta-zerbitzuak eskaitzen dizkiegu.
Informazio gehiago

Arizmendi - Haur eta guraso asanblada
Arizmendi Ikastolako haur eta gurasoek osatutako asanblada da, parte-hartzea sustatu eta ekimen ezberdinak garatzeko xede duena.
Informazio gehiago

Txatxilipurdi Elkartea
Guraso eta irakasle talde batek bultzatu zuen 80. hamarkadan, Arrasaten haurren aisialdian euskarazko eskaintzak zuen gabeziari aurre egiteko asmoz.
Informazio gehiago

IMME
IMME Arrasaten sortu zen 2013an, emakume musulmanak gizarteratzeko prozesua errazteko eta multikulturalitatea sustatzeko.
Informazio gehiago

Morbor
Morbor Arrasateko eragilea da, sexu askapenean eragin eta kolektibo transmaribibolloa aktibatzeko helburuarekin sortua 2019an.
Informazio gehiago

Bastida Akademia
Lanerako prestrakuntza profesionalerako zentro bat da, besteak beste, profesionaltasun-ziurtagiriak edo enpresentzako formakuntza jarraitua eskaintzen dituena.
Informazio gehiago

Leintz Eskola Kirola
Eragile ezberdinen elkarlanean oinarritzen den egitasmoa da, 6 urtetik 14 urte bitarteko neska-mutil guztiei egokitutako kirol eskaintza antolatzea xede duena.
Informazio gehiago

Sahararrak Arrasaten
Garapen prozesuan dagoen elkartea da, Arrasaten bizi diren sahararren komunitatea sortzen ari dena, euren harremana sendotzeko helburuarekin.
Informazio gehiago

Aniztasun Saila
Arrasatera etorri berriak diren pertsonei, harrera egin, orientazioa eskaini eta euskal hizkuntzaren eta kulturaren gaineko sentsibilizazioa landuz, integrazioan laguntzea du helburu.
Informazio gehiago

Gurutze Gorria
Gurutze Gorria munduko erakunde humanitario handiena da. 80 herrialdetan baino gehiagotan jarduten du, modu koordinatuan, 16.800 boluntario baino gehiagorekin.
Informazio gehiago

AMS (Activos/as por un Mundo Solidario)
Euskadiko GGKE-en koordinakundearen kide den erakunde apartidista eta akonfesionala da. Debagoienan sentsibilizazio eta kontzientziazio lana egiten dute eta garapeneko proiektuak sustatzen dituzte Nikaraguan.
Informazio gehiago

Arrasateko Trikitixa Eskola
Arrasaten trikitixaren ezagutza sustatu eta ekimenak antolatzea xede duen taldea da.
Informazio gehiago

Lanbide
EAE Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-zerbitzua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua da Lanbide.
Informazio gehiago